XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

114. APIRILAREN 13KO 1/1989 LEGEA, EHIZEKO ETA IBAI- ARRANTZUKO ARDURALARITZA-HAUSPEN JAKIN BATZUREN ZERMUGAPENA ALDATU ETA ZIGORREN ZENBATEKOA HAUNDIAGOTZEKOA 1 ELAO, A-I-24(f), 1989ko maiatzaren 10koa (EHAA 90/1990.05.12, hutsen zuzenketa, EHAA 194/1989.10.16). 2 Ikusi KAE 196/1996, azaroaren 28koa (BOE 3/1997.01.03).

ZIOEN ADIERAZPENA

Ehizeko eta ibai-arrantzuko arduralaritza-hauspenen aurkitzen gareneko ekonomi eta gizarte-egoerari egokituzko zenbatekoak finkatzen dira Lege honetan, eta horiek etengabe eguneratzen joateko bideak jartzen eta, horiek, zenbateko berberei denboraldi luzeetan eusteagatiko diru-hutsaldizko egoerarik berriro ez izateko, noski, hori eraginkortasunaren kalterako izango litzateke eta.

Bestetik, gehiago atzeratzerik ez zegoen berrikuntza honetzaz baliatuz, arduralaritza-hauspen jakin batzuk aldatu eta Euskal Herriko Autonomi Elkarteak bere berarizko dituen zernolakoei eta konstituzio-manuei egokitzen zaizkie 3 Ikusi ere VI Idazpurua Hauste eta zigorrez Ekainaren 30eko 16/1994 Legea, Euskal Herriko Natura Babestekoa (EHAA 142/1994.07.27).

Lehenengo Atala -Sailkapena eta zigorrak

1- Ehiza-alorreko arduralaritza-hauspenak oso larri, larri, ez horren larri eta arinetan sailkatzen dira.

1.1 Ondoren ematen direnak jotzen dira ehizeko lege-hauspen oso larritzat eta 50.001 pezetatik 500.000 pezeta arteko isunezko eta ehizerako baimena kendu eta 3 urtetik 5 urteko aldian hori berriro eskuratzeko eskubiderik ez izanezko zigorra jarri beharrekotza 4 Ekainaren 30eko 16/1994 Legea, Euskal Herriko Natura Babestekoa. 6.X.G.ak aldatu zuen (EHAA 142/1994.07.27) Puntu berri bat gehitzen da: 1.1.18. Espezieekin, bizirik daudela, edukitzeko, salerosteko eta horien trafikorako araudia bete gabe, salerosketa egitea.:

1.1.1 Zientziaren aldetik interesgarriak direlako, meatxupeko-tan zermugatuta daudelako 5 KAEk 196/1996, azaroaren 28koa inkonstituzionala eta indargabetua., galtzeko arriskuan, bertakotze-aldian daudelako edo nazioarteko ituneen ondorioz, babespeko diren pizti-moetak harrapatzea.

1.1.2. Basauntzak, oreinak, orkatzak eta bestelako ehiza haundiak arkara daudenean harrapatzea, Foru-Diputazioko Nekazaritza-Saileko horretarako gai zen zerbitzuak ehiza-moeta hauek harrapatzeko berarizko baimena eman dezaneko ehiza-jaurpide berezipeko lurretan salbu.

1.1.3. Ehiza-jaurpide bereziak hartzen dituen lurretan ez besteetan geben-aldian ehizean ibiltzea.

1.1.4 Koneju-zuloak eta basa-piztien babes eta aterpe-aldeak ondatzea nahiz erretzea.